III. ABkrossa hemen da!

Ongi etorri ABkrossa-ren hirugarren edizioara. Aurten ere Amara Berriko kaleak korrikalariz betetzeko asmoz gatoz, auzoan euskara sustatuz eta arratse plan eder bat eskeiniz. Kartelean ikusi daitekeen moduan lasterketa maiatzaren 28an ospatuko da, larunbat arratsaldez. Helduen probaz gain ez dira faltako haurrentzako jolasak eta korrikaldia, luntx oparoa eta zuzeneko kontzertuak.

Hau guztiarekin batera azpimarratu nahiko genuke honako honetan ere bildutako dirua euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duen eragile bati emango zaiola. Aurten Ttan Ttakun  hautatu dugu urteetan zehar Donostian komunikabide libre eta euskaldun bezala egindako lanagatik.

Azkenik aipatu izen-emateak dagoeneko irekiak direla www.herrikrossa.eus webgunean. Asteak pasa ahala lasterketaren inguruko xehetasunak iragartzen joango gara, beti bezala umore puntu batekin.

Besterik gabe agur bero bat ABkrossa-ko lantalde guztiaren partetik eta laster arte lagunak.

III ABKROSSA 2. BERTSIOA (PROMO 1) (1015x1280)

Leave a comment