1.- DATA ETA LEKUA

ABKROSSA 2016ko Maiatzaren 28n, arratsaldeko 19:00etan izango da. Abiapuntua eta helmuga Preboste plazan izango da.

2.- IBILBIDEA

Amara berri eta Erriberak auzoetan zehar izango da,

Bi luzera ezberdin izango ditu, 3km (ibilbideari itzuli bat) eta 6km (ibilbideari bi itzuli).

3.- MAILAK

16 urtetik gorakoek soilik parte har dezakete. Bi maila izango dira: gizonezkoak eta emakumezkoak.

4.- IZEN-EMATEA

Krosean parte hartzeko, 9€ ordaindu beharko dira. www.herrikrosa.eus webgunean soilik. Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, arratsaldeko 17:45etatik 18:30ak arte. Egun horretan 12 € ordaindu beharko ditu parte hartu nahi duen bakoitzak.

Lasterkariak, lasterketa eguna baina lehenago zerrendan dagoela egiaztatu beharko du. Ordainketa proba eguna baino lehen egin beharko da. Parte hartzaileek, beren izena “ordainduta” bezela azaltzen dela egiaztatu beharko dute. Bestela, lasterketa egunean, ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, bestela izena emateko eguneko kuota ordaindu beharko dute.

5.- KORRIKALARIEN ZENBAKIEN BANAKETA

Egunean bertan banatuko dira irteera puntuan, 18:00etatik aurrera.

6.- ZAINTZA ZERBITZUA ETA DUTXAK

Ikasbide elkartean (preboste plazan bertan) motxilak uzteko zaindegia egongo da eta dutxak Amara Berri Ikastetxean (ferrerías plazan) izango dira. Horrez gain

7.- SAILKAPENA

Krosaren kronometraiaz Herrikrosa arduratuko da.

8.- SARIAK

SOILIK 6KMko lasterketan egongo dira

Sariak lehen hiru emakume eta gizonentzat egongo dira, baita auzoko lehen emakume zein gizonarentzat.

Sari horietaz gain, opariak zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean eta LUNTX izugarria eskainiko zaie parte hartzaile zein ikusle guztiei.

9.- SEGURTASUNA

Antolatzaileek lasterketa ondo ateratzea eta arazorik ez izatea bermatuko dute, udaltzainen laguntzaz, bolondresez, mugikortasuneko langileez eta DYA-ko lagunez lagundurik antolatuko da. Antolatzaileek parte hartzaileen zintzotasunean sinisten dute, parte hartzaileek lasterketako kirol arauak onartu beharko dituzte, bakoitzaren ahalmenekin amaituz lasterketa, inorren kanpo laguntzarik gabe eta inor oztopatu gabe. Horretarako antolatzaileek bolondresak jarriko dituzte lasterketa osoan zehar, arauak bete daitezen eta inork betetzen ez baditu, bere zenbakia hartuz eta anolatzaileei gertatutakoaren berri emanez. Batzorde Antolatzaileak beharrezko erabakiak hartuko dituelarik, kanporatzetik hasi eta zerrendan atzera bota arte. Antolatzaileak, gertatu daitezken lesio guztien erantzule egiten dira, horretarako “accidentes colectivos” deituriko asegurua ezarriz.

10.- ARAUDIAREN ONARPENA

Lehiaketan parte hartze hutsak arau hauek onartzea dakar.